Software Libreari buruzko albisteak Deustuko Unibertsitatetik

Aikor aldizkaria 2007ko urt. 9a, 13:00

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Software Libreari buruzko blog berria sortu du urtarrilean. Hori http://softwarelibre.deusto.es/index.php/ano-nuevo-blog-nuevo helbidean jarri dute. Blogak Software Libre, Kode Irekia eta lizentzia libreen gaineko berrikuntzak unibertsitate-komunitateari helaraztea du helburu, eta, horretarako, albisteak, ekitaldien agenda eta iritzi artikuluak eskegiko dituzte bertan. Umoreari zuzendutako lekua ere egongo da. Bloga gaztelaniaz egin dute, hala ere, euskarazko testuak sartzen ahaleginduko dira.