55 enpresa sortu dira Enprender Zerbitzuaren bidez

Publierreportajea
Behargintza Txorierrik enpresa sortzeko aukera eskaintzen die negozioa jarri nahi duten pertsonei Enprender Zerbitzuaren bidez. Hori negozioaren sortzea, martxan jartzea eta finkapena bultzatzeko zerbitzu integrala da. Enprender Zerbitzua 2001. urtean sortu zen. Handik hona bilakaera inportantea izan du eta gaur egun guztiz finkatuta dagoela esan dezakegu. Azken urtean sortu diren 24 enpresa horren lekuko dira. Negozio horiekin batera aurreko urteetan martxan jarri direnak ere kontuan hartzen baditugu, orotara, 55 enpresa sortu dira Enprender Zerbitzuari esker. Aipatutako negozioen %92k aurrera egitea lortu du. Hori oso datu pozgarria da, izan ere, sortu berriak diren enpresen biziraupen-batezbestekoa hiru urtekoa izaten da. Enpresa gehienak (%56) hirugarren sektorean eta ostalaritzan jarri dira: ileapaindegiak, estetika-zentroak, iturginak, argiketariak, okindegiak, landa-etxeak, tabernak, kafetegiak… Hala ere, beste ezohiko sektore batzuetan ere sortu dira enpresak: teknologia berrien arloan, energia berriztagarrien sektorean eta laborategien arloan, esate baterako. Enpresa arrakastatsu bat sortzeko, negozio-ideia on bat izatea ez da nahikoa. Beste faktore batzuen artean, proiektua lantzen dabilen pertsonak gaitasun eta portaera aproposak eduki behar ditu, negozioa era egoki batean kudeatzeko gauza dela bermatzeko. Horrezaz gainera, enpresa-ideiaren bideragarritasuna aldez aurretik aztertu ere egin behar du. Ideiaren bat izanez gero, ezinbestekoa duzu Negozio-plana egitea, hori aurrera eraman baino lehen Enprender Zerbitzuan zure enpresa sortu eta finkatzeko behar duzun laguntza guztia topatuko duzu: Zure ideia aztertu eta interesgarritzat har ditzakezun aspektu ezberdinen berri emango dizugu: laguntzak, betekizunak, enpresa martxan jartzeko tramiteak… Halaber, hurrengo zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu: banakako aholkularitza; enpresak sortzeko prestakuntza, Eusko Jaurlaritzak homologatuta; lehentasunezko finantzaketa-lineak; laguntza eta subentzioen kudeaketa; enpresa-zentroen moduluetan sartzea; enpresa finkatzeko programa eta abar. Enprender Zerbitzuan izena emateko epea zabalik dago. Plaza mugatuak dira. Zure ideia ekarri eta martxan jartzen lagunduko dizugu. Mª Elena Fernandez eta Julen Fernandez, “Proiektuaren bideragarritasuna aztertzea ezinbestekoa da” Mª Elenak eta Julenek Arri-Ortua landa-etxea 2005. urtean sortu zuten, Enprender Zerbitzuaren bidez. Enpresari berriek euren esperientzia kontatu digute. Zer-nolako enpresa da zuena? Proiektuak kokatuta dagoen ingurua du ezaugarririk bereziena. Derion dagoen landa-etxea da, Txorierri erdian dagoena, hain zuzen ere. Hori alde geografiko estrategikoa da, Txorierriko Korridorea eta bertoko errepide eta garraio-zerbitzu publikoari esker, aireportutik, Zamudioko Teknologia-Parketik, Bilbotik eta inguruko herrietatik oso hurbil dagoelako. Ideia landu, horren bideragarritasuna aztertu eta egokitzapen-lanak egin ostean, Arri-Ortua Baserria landa-etxea sortu dugu. Bertan sei logela daude –bikoitzak, banakakoak, telebistaz hornituak eta bainugela osoa-; guztientzako eremuak –jan-egongela, terrazak eta lorategiak- eta beste zerbitzuk batzuk: parkinga, gosari-zerbitzua eta Interneterako hari gabeko konexioa, esate baterako. Landa-etxea natura-gune batean dago, eta gureneraino hurbiltzen denari tratu ezin hobea eskaintzen diogu. Nola sortu zen ideia? Zeintzuk dira izan dituzuen zailtasunik handienak, enpresa martxan jartzeko orduan? Erabiltzen ez genituen etxea eta lursail batzuk genituen. Landako turismo-sektorea atsegin dugu, eta bertan jarri nahi genuen negozioa. Lehen aipatutako etxea eta lursailak aukera asko ematen zizkiguten. Enpresa sortzeko topatu ditugun arazoak hurrengo hauek izan dira: proiektuaren bideragarritasunaren ezagutzarik eza, gure prestakuntzarik eza sektore horretan eta, batez ere, gurea bezalako negozio bat martxan jartzeko bete behar den burokrazia. Hala ere, instituzioek tratu ona eman digute, eta trabak pixkanaka-pixkanaka gainditu ditugu. Zein pausuri jarraitu diozue, landa-etxea sortzeko? Zeintzuk dira izan dituzuen laguntzak? Behargintza Txorierriko Enprender Zerbitzuaren bidez, negozio-plana egin genuen, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Bertan eman behar genituen pausuen berri eman ziguten eta gaur egun dauden laguntzak jakinarazi ziguten. Halaber, enpresaren sortze-prozesu guztian eta horren finkatze-fasean ere lagundu digute. Beste alde batetik, dirulaguntza jaso dugu hainbat instituziotatik: Lan Azpiegitura (Bizkaiko Foru Aldundia), SPRI (Eusko Jaurlaritza) Mendikoi, Nekatur… Horiek guztiak ezinbestekoak izan dira, proiektua aurrera ateratzeko. Nola baloratzen duzue esperientzia? Gaur egun arte positiboa izan dela esan dezakegu. Baina adi egon behar gara, merkatua oso aldakorra delako eta enpresa bat erabat finkatzeko, denbora behar delako. Ilusio eta esfortzu nahikoa dugu, aurrera egiten jarraitzeko! Zein aholkua emango zeniekete promotore berriei? Lehenengo eta behin, eta enpresa martxan jarri aurretik, negozio-plana egin dezatela, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Izan ere, enpresa sortzeko orduan, ezinbestekoa da hori kokatu nahi duzun merkatua ezagutzea. Era berean, adituen laguntza guztiz lagungarria da, eta ez diezaioten inoiz prestakuntza jasotzeari utzi, ezta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko, gogor lan egiteari ere.