<i>Euskara</i> agerkariaren ale guztiak, sarean

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 9a, 09:46

Euskaltzaindiak Euskara agerkariaren ale guztiak jarri ditu bere web orrian: www.euskaltzaindia.net. Euskara agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkaria da eta 1919. urtetik aurrera argitaratzen da; hala ere, etenekin bi izan ditu: 1938-1952 eta 1954-1955. Bertan Akademiaren lan eta agiriak batzen dira, baita hainbat egileren artikulu eta txosten akademikoak ere. Aldizkariaren bertsio digitalak bilaketak egiteko sistema bi ditu: bat orokorra (egilea, izenburua edo urtea) eta bestea akademiaren barne antolaketaren arabera (jardunaldiak, biltzarrak, adierazpenak…). Artikuluak pdf formatuan zabal daitezke eta bakoitzak bere fitxa bibliografikoa du.