Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) dantzanet.net web orria jarri berri du martxan. Hori euskal dantzak, eta Bizkaikoak bereziki, gogoko dituztenei zuzendutako ataria da, eta bertan hainbat informazio interesgarria kontsulta daiteke: federazioaren historia, Bizkaiko dantza taldeak, dantzaren historia edota Bizkaiko Dantzari Egunaren inguruko datuak, esate baterako.