Jexux Mari Irazu bertsolariak bertsoa.com ataria sortu du. Bertso-plaza digitalak Interneten bertsolaritzaren presentzia sustatzea du helburu. Horrela, hainbat txapelketa eta saio ikusteko aukera dago bertan. Halaber, neurrira egindako bertsoak eskatu ahal dira eta bertso eskola digitalean bat-batean egin daiteke bertsotan.