Oroimena honda liteke, lo-ezaren eraginez

Aikor aldizkaria 2007ko ots. 16a, 17:16

Iturria: www.diariodesalud.com

Harvardeko Medikuntza Eskolak egindako ikerketa baten arabera, lo gutxi egiteak geroko esperientzien oroitzapena honda lezake, hipokanpoaren funtzionamendua aldatzen da-eta. Ikerlana Nature Neuroscience aldizkariaren digitalezko bertsioan argitaratu dute. Aurreko ikerketek bizipenen osteko loak ikastean zein oroimenean eragin zuzena izan lezakeela frogatu dute. Baina azken ikerketa honetan pausu berri bat eman, eta bizipenen aurreko loa ere kritikoa dela argitu dute, eta lo egin ezean, memoriaren sistema ez dabilela ondo. Ikerketan parte hartu zuten lagunek lo barik eman zuten gau bat. Ikerlariek irudi sorta zabalari begirada bota eta irudiak gogoratzeko eskatu zieten, geroago ezagutze-proba egiteko. Erresonantzia magnetiko funtzionaleko irudien bidez (IRMF) kontrolatu zuten garun-aktibitatea, lagunek diapositibak ikusten zituzten bitartean. Beste alde batetik, beste partehartzaile batzuek ariketa berdina egin zuten, baina salbuespen batekin: horiek, berriz, lo egiten eman zuten gau osoa. Ikerketaren emaitzetan azaltzen den bezala, lo-eza zutenek aktibitate txikiagoa zuten hipokanpoan diapositibak ikusten zituzten bitartean, gaua lo egiten eman zutenen aldean. Hipokanpoa oroimenean oso eragin inportantea duen burmuinaren alde bat da. Horrezaz gainera, lo barik zeudenek ere ahalmen txikiagoa zuten, geroko gauzak gogoratzeko. Hipokanpoaren aktibazioarekin lotuta dagoen burmuinaren beste alde batzuetako aktibazioa ere aldatuta azaldu zen. Horrek hurrengoa adierazten du: lo-ezak memoriaren prozesatze-estrategiak aldatu egiten ditu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).