- Berakatz sopa (ikusi abenduko alea)
- Artxoa labean
- Ogizko tostadak (ikusi iazko otsailaren alea)
Artxoa labeanOsagaiak (lau lagunentzat):
-3 kg. artxo
-Berakatz buru bat
-200 g. txarri-koipea
-Oliba olioa (zurrustada bat)
-Limoi baten zukua
-Gatza
-200 cl. ardo zuria
Prestatzeko era:
Koipea, olioa, limoia eta gatza nahastu, eta irabiatu egingo doguz, ore antzeko bat lortu arte. Berakatz burua birrinduko dogu, azala eta guzti.
Artxoa berakatzaz eta orez igurtziko dogu. Ganetik berakatzak botako deutsaguz, eta albal-paperaz ondo estaliko dogu. Labean 200 gradutan sartuko dogu, eta ordubete inguru pasatu ostean, buelta eman eta ardoa botako dogu. Ordu laurden bat gehiago izango dogu albal-paperagaz. Ondoren, albala kendu eta gorritzen utziko dogu 125 gradutan. Saltsa gainetik botako dogu, eta, beharrezkoa bada, ura apur bat be bai. Artxoa entsalada bategaz lagunduko dogu.