Bilboko merkataritza-ganberak, Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak eta BAI Berrikuntza Agentziak Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokia jarri dute abian www.barrixe.com webgunean.
Egitasmo horri esker, edozein pertsonak izan ahal du Bizkaiko berrikuntzaren berri, izan ere, behatokiak gure lurraldean berriztatze gaietan enpresek ematen dituzten pausuak analizatu eta jakinaraztea du helburu nagusia. Horrezaz gainera, Barrixe tresna egokia da Bizkaiko berrikuntzak norantz jo, eta etorkizunean zer-nolako bilakaera izango den jakiteko.
Beste alde batetik, beste herrialdeetako proiektu berriztatzaileak ezagutzeko aukera ematen digu behatokiak, eta, era berean, Europa, Estatu, Euskadi eta Bizkaia mailan dauden berriztatzerako laguntzak eta subentzioak kontsulta ditzakegu bertan.