Upeltegi ideala, daitekeen upeltegia (1)

Aikor aldizkaria 2007ko api. 16a, 11:52

Bakoren bazterra: Iñaki Suarez

Ziur asko, gutako askok ardo-altxorrak gordetzeko upeltegia etxean izatea pentsatu dugu inoiz, eta aukera egokiaren zain izan gara, hainbat denboran mimoz gorde dugun botila horretaz gozatzeko. Baina, batzuetan, kotxoa kendu, eta ezuste desatsegina hartzen dugu, ardoa txarto dagoelako. Izan ere, ardoa gordetzea ematen duen baino korapilatsuagoa da. Upeltegi ideala izateko, hurrengo ezaugarri hauek izan behar ditugu kontuan: tenperatura (11-13ºC, hala ere, egonkortasuna batez besteko tenperatura baino inportanteagoa da), argia (ardoa honda dezake. Hobe da upeltegi iluna izatea, eta bonbilla gori bat –ez alogenorik, ezta fluoreszenterik ere- erabiltzea, hori argitzeko), hezetasun erlatiboa (%65-75, handiagoa bada, kondentsazio-arriskua dago; eta txikiagoa bada, kortxoak erabat lehortzen dira), zarata eta bibrazioak (erabateko lasaitasuna), botilaren posizioa (etzan izan behar da; ardo oxidatuak, madeirak, brandyak eta apardunak, berriz, hobeto daude zutunik), eta gorde behar den denbora (bakoitzak bizitza-kurba bat du). Badu inork leize natural sakonik, niri uzteko? Hurrengo zenbakian ezaugarriok ardoa gordetzen dugun lekuari ezarriko dizkiogu: etxean… On egin!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).