Uda oraindino ez da Zamudiora heldu, baina jaiak bai, ordea. Maiatzaren 25 eta 28 bitartean herriko kaleak musikaz, dantzaz, jatekoaz edota kirolaz beteko dira. Beraz, etorri, ondo pasa eta parte hartu!
Jai-egitaraua
Maiatzaren 25ean, barikuan, Sabino Arana plazan
19:30: Txupinazoa eta gozokiak
19:45: Kalejira, trikitilariakaz, txistulariakaz, buruhandiakaz, etab.
21:00: Perretxiko-jana. Gastronomia Baskaren laguntzagaz
antolatzen dan ekitaldia
23:30: Kontzertuak: Las Furias+Gatibu+Amaiur
Maiatzaren 26an, zapatuan, Bideko-etxe parkean
09:00: Sukalki Txapelketaren hasiera
11:30: Gorriti eta bere animaliak
12:00: Kalejira
14:00: Sukalki Txapelketaren sari banaketa
16:00: Xabi eta Koldo trikitilariak
16:30: Kanta txapelketa
17:00: Euskadiko Sokatira Txapelketaren finala (680 kg).
19:00: Dantzak Hirubat taldeagaz
21:00: Guadalupano mariachi taldearen emonaldia
23:30: Kontzertuak: Midnight Road+ Potato+La PulquerÃa
Maiatzaren 27an, domekan
10:00: Zamudioko IV. Slaloma, Euskadiko Zirkuiturako puntuagarria izango dana, Torrelarragoiti industrialdean
11:00: Meza nagusia, San Martin elizan
Pelota partiduak, frontoian
11:45: Kalejira
16:00: Betizu jaialdia, Sabino Arana plazan. Tailerrak, puzgarriak…
19:00: Erromeria Hirusur taldeagaz
Maiatzaren 28an, astelehenean
12:00: Meza nagusia, San Martin elizan
12:30: Elizpean, kopau goxoa bertaratzen diran guztientzat
16:30: Mus eta Briska Txapelketa, herritar guztientzat irekia, Adintsuen etxean.
Musika, Gatibu eta La PulquerÃaren eskutik
Musika protagonista dogu Zamudioko Pazko jaietan, betiko legez. Txarangak, kalejirak eta txistulariak alde batera utzita, Larrabetzuko Las Furias eta Alex Sarduik zuzendutako Gatibu taldeek giroa berotuten hasiko dira maiatzaren 25ean, barikuz. Ondorengo berbena Amaiur taldearen kontua izango da.
Hurrengo gabean, zapatuan, alegia, Midnight Road, Potato eta La PulquerÃaren txanda izango da. Reggea talde euskalduna agur esateko biran murgilduta dago, eta Valentziakoek C'mon fandango bere azkeneko lana aurkeztuko dabe. Horreezaz aparte, egun berean beste proposamen xelebre bat entzuteko aukerea emon deusku jai-batzordeak. Izan be, Guadalupano mariachi taldeak Mexikoko erritmoak gerturatuko deuskuez.
Euskal Herriko sokatira finala
Kirola jaietako beste ardatz nagusi bat izango da. Ildo horretatik, Euskal Herriko sokatira txapelketaren finala hartuko dau Zamudiok zapatuan, Sukalki egunean bapo jan ostean. Guztira, bost taldek parte hartuko dabe lehiaketan: Mutriku ekipoa, Laukizko talde bi, Erandioko Goiherri taldea eta Nafarroatik etorritako Areso taldea, hain zuzen be. Gehiengo pisua ekipo baikotzako 650 kilokoa da. Finala ligatxo moduan jokatuko da eta lehiakide guztiak elkarren kontra arituko dira. Beraz, puntu gehien biltzen dauena txapeldun suertatuko da.
Umeen txanda
Umeek be ondo pasatzeko aukerea dabe aurtongo Pazko jaietan. Horretarako, Euskal Telebistan agertzen dan Betizu taldeak A ze zirkua!! ikuskizuna antzeztuko du domeka 27an. Ordu beteko emonaldi horretan, telebistaren pertsonaiek Tonina izeneko pailazo triste bati barrea berreskuratzen lagunduko deutsie. Kantak eta barreak, hortaz, ez dira faltako. Halandaze be, haurrentzako dibertimendua ez da bertan geldituko, apur bat lehenago tailerrak eta puzgarriak antolatu dira-eta.