Konpo-natilak

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 14a, 17:17

Osagaiak (4 lagunentzako): - 2 sagar (garratzak badira, hobe) - Litro erdi esne - Sobre bat natila - 125 g. azukre - Kanela-hauts apur bat Prestatzeko era: Sagarrak zuritu, haziak kendu eta egozten ipiniko doguz ur apur baten. Bigunduta dagozanean, irabiagailuz pure bat egin, eta gordeko dogu. Beste alde batetik, natilak esne apur bategaz urtu, eta gainontzeko esnea azukreagaz ipiniko dogu sutan. Irakiten hasten danean, natilak bota eta su eztitan minutu pare baten eragingo dogu, gelditu barik. Azkenik, postrerako lau katilutan sagardo-purea bota, eta horren gainean natilak. Kanela-hauts apur bat bota, eta hozkailuan sartuko doguz. Fresko badagoz, askoz gozoago.