Osagaiak (4 lagunentzako):
- Kinpula 2
- Kilo bat patata
- Kilo erdi hegaluze
- Piper berde bat
- 4 piper siku
- Piper min apur bat
- Tomate heldu bat
- Olio zarrastada bat
- Ura
- Gatza
Egiteko era:
Lehenengo eta behin, osagaiak prestatu beharko doguz:
- Kipulei azala kendu eta ondo txikertuko doguz.
- Patatak zuritu, garbitu eta txikertuko doguz.
- Hegaluzea dadotan ebagi eta azala eta hazurrak ur apur baten egosiko doguz (Ura gordeko dogu).
- Piper sikuak garbitu eta beratzen jarriko doguz. Irekin apur bat eta mamina kenduko deutsegu.
- Tomateei azala kendu eta dadotan ebagiko doguz.
- Piper berdeari haziak kendu eta karratuetan zatituko dogu.
Lapiko batean olioa, kipula eta piper mina sutan ipiniko doguz eta erregosita dagozanean, piper berdea, tomatea, patatak, piper-mamia eta gatza botako doguz. Su eztian minutu pare baten eduki ondoren, eragin eta salda botako dogu. Patata eginda dagoanean (apurtu barik), hegaluzea bota eta beste minutu pare baten egozten izango dogu. Jan aurretik, hain justu, egiten badogu, hobeto; hegaluzea askoz bigunago egongo da-eta.