Francoren tropek duela 70 urte Burdinazko Gerrikoa apurtu eta Txorierri indarrez hartu zuten. Hori dela-eta, Larrabetzun eta Zamudion ekainean ekitaldi sorta zabalaz gozatzeko aukera izan da: hitzaldiek, ibilaldiek, erakusketek, zein garai honetako musika edo zine emanaldiek osatu dute egitarau oparoa.
Larrabetzun Bizkargi 1937 ekimenak eta Arrekikili euskara elkarteak kultur astea antolatu dute. Bertoko lagunek “zerbait memorian betiko jartzea†izan dute helburu, Sabin Arana antolatzaileetako baten esanetan. “Iñaki Berazategik dokumetazioa zuen, eta azkenenan kultur astea jarri genuen martxanâ€.
Herritarren erantzunari dagokionez, pozik agertu da Arana. “Jende ugari etorri da ekitaldietara eta zorionak eman dizkiguteâ€. Hala ere, ez dira antolatzaile horrek espero zuen hainbeste adintsu azaldu. “Baliteke Gerra zibila bizi zutenentzat oso garai mingarriak izatea, eta horregatik, gogoratu nahi ez izatea “, argudiatu du. Etorkizunari begira, Aranak uste du 75. urteurrena hain gertu izanda, horrelako ekitaldiak jarraipena izango duela, urtero-urtero ez izan arren.
Larrabetzun eginikoaren antzera, Zamudion ere gogoan izan dute tropa frankistak Txorierrin sartu izana. “Memoria berreskuratu behar daâ€, aipatu du Iosu Ziordia antolatzaileak. Bera ere pozik dago herrian “ahoz ahozkoak†izandako harrerarekin. Etorkizunari begira, memoria hori landuko lukeen elkartea sortu nahi izango luke Iosuk.