Barazki-budina

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 19a, 12:14

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (6 lagunentzat): - Azenario txiki bi - 100 g. leka - Zainzuri bi - Ilarrak (lata txiki bat) - 6 arrautza - Litro bat esnegain - Zurrustada bat tomate frijitua - Gatza - Margarina edo gurina - Ogi birrindua - Budin-molde handi bat Egiteko era: Barazkiak egosi eta txikituko doguz. Arrautzak, esnegaina eta tomatea ontzi baten jarri eta gatz apur bat botako deutsegu. Horreek ondo irabiatu ostean, barazkiak gehituko deutsaguz nahasketari. Moldea margarinaz igurtziko dogu barritik eta ogi birrindua be botako dogu, gero budina ondo atera ahal izateko. Moldea nahasketaz bete eta labean sartuko dogu ur-bainuan eta bertan 30-40 minutuan izango dogu 180 gradutan. Hotz zerbitzatuko dogu, maionesa apur batek lagunduta.