Lezamako mugetatik 2007: Antolakuntza txapeldun!

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 24a, 14:02

Testua: Larrabetzuko ahuntz eta 'akar'-talde ibiltaria

Basobaltz Jai Batzordea, Gailur Mendi Taldea, Lezama Bizirik eta beharrean ibili zarien guztiori gure zorionak. Hamahiru larrabetzuarrek parte hartu genduan ibilaldian, hamaikak oinez eta bik lasterka. Danok be zurtz eginda itxi gozuez egin dozuen behar paregabeagaz. Benetan lan txalogarria: aurreko egunetan egindako lana, sasiak jotzen, bideak zabaltzen, ibilbidea markatzen... eta egunean bertan irteera lekuan, kontroletan, bide-gurutzeetan, helmugan... dana ezin hobeto antolatuta. Zeuek zarie lehenego txapeldunak, eta zuekaz batera parte hartu genduan guztiok. Lagunarte, inguru eta giro ederrean emon genduan goiza, zueri esker. Bata agurtu, besteagaz berba egin... Ezin deutsuegu gehiagorik eskatu, eskerrak emotea baino ez daukagu. Aurten parte hartu dogunok ziur datorren urtean be hor izango garala. Aurten dozenatik gora ‘akar’ eta ahuntz izan bagara, datorren urtean dozena pare bat. Badakizue, ahuntzak eta ‘akarrak’ beti izan gara mendizaleak, hanka bikoak zein laukoak. A! Eta Gangurenganera bidean bota genduan izerdiak eta nekeak merezi izan eben, ganerako guztia bikainetik gorakoa izan zalako. Ez dago gehiago eskatzerik. Gure zorionik beroenak egin dozuen lan txalogarriagaitik eta datorren urtera arte!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).