EITB-k aupatu.com webgunea jarri du abian. Erabiltzaileek edozein komunikabidetan topatutako berriak bertara eraman ditzakete, izan ere, ekimenak helburu hau du: bakoitzak interesgarria iruditzen zaion edukia bidal dezala eta guztion artean, ‘erakusleiho handi bat’ osatzea. Erakusleiho horretan Euskadiko, munduko, teknologiako… albisterik interesgarrienak bilduko dira. Horrezaz gainera, erabiltzaileek portadan agertzen diren edukiak erabakitzen dituzte, eta jatorrizko iturrira joateko aukera dago.
Beste alde batetik, herrien eta hirien zerrenda ere jarri dute. Horri esker, hainbat egunkaritan, irratitan eta telebistatan jorratzen den tokian tokiko informazioa guztion eskura egon ahalko da.