Indaba zuriak barazkiakaz

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 24a, 08:53

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (4 lagunentzat): 500 g. indaba zuriak (bezperan beratzera bota) Azenario bi Porru bat Kinpula gorri txiki bat Piper berde bat Tomate heldu bat 150 g. lekak Patata bat Olio-zurrusta bat Egiteko era: Presio-eltze baten indabak eta horreek beratzeko erabili dogun ura sutan ipiniko doguz. Zartagin baten olioa, kinpula eta tomatea erregosi eta lapikora botako doguz. Barazkiak garbitu eta txikitu ostean, horreek be lapikora botako doguz. Presio-eltzeari estalkia jarri eta 20 minutuan sutan izango dogu. Gatza norberaren gustura botako dogu.