Osagaiak (lau lagunentzat):
- 100 g. barazki deshidratatuak eta juliana erara moztuta
- ¼ zankarroi
- ¼ oilasko
- Azenario bi
- Porru bat
- 100 g. garbantzu (aurreko egunean beratzera bota)
- Tomate heldu bat
- Perrexila
- Gatza
Prestatzeko era:
Barazki deshidratatuakaz izan ezik, beste osagai guztiakaz salda on bat prestatuko dogu eta horretarako, ordubete inguruan izango doguz presio-eltzean. Salda iragazi eta sutan jarriko dogu. Irekitzen hasten danean barazki deshidratatuak bota, eta hamar minutuan izango dogu sutan. Okela zatiak gehitu eta on egin!