Piedra en mano taldea: “Ez gara birtuosoak, baina jotzeko gogo handia dugu”

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 17a, 10:26
Testua: Bestorrene
Nortzuk zarete eta nola hasi zarete? Xabier eta Iker gitarrek, Julen baxuak, Arkaitz bateriak eta Gorka ahotsak osatzen dugu taldea. Xabier hasi zen ideiarekin, eta apurka-apurka jendea erakartzen joan da. Zer jotzen duzue? Orain arte bertsioak egiten ibili gara: Lehendakaris muertos, Eskorbuto, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Envi-dia cochina, Kortatu. Akordeak internetetik jaisten ditugu, eta ez baditugu aurkitzen, asmatu egiten ditugu. Orain hasi gara gure musika egiten, letra batzuk ditugu. Euskeraz, gaztelaniaz? Orain arteko abesti guztiak gaztelaniaz di-ra, euskaraz dugun bat izan ezik, Kortatu-rena. Non ikasi duzue jotzen? Batzuek bagenekien lehendik gitarra jo-tzen, akademietan ikasita. Beste batzuk orain hasi gara ikasten. Asko entseatzen duzue? Lehen ez geneukan lekurik, Udalari eskatu eta Larrabarri baserria utzi digute. Bertako sotoan 12 talde inguruk jotzen dugu astero. Nahiz eta guztiok ez dugun elkar ezagutzen Txorierrikoak gara. Uste dugu denok rock inguruan gabiltzala, raperoren bat ba-dago ere. Guk astean 4 ordu dugu jotzeko. Anplifikadoreak, mikrofonoak, bateria, or-denagailua... bertan daude, eta, nahiz eta guk eduki, bertakoak erabiltzen ditugu. Noizko publiko aurrean? Gugatik oraintxe bertan, hartu instrumentuak eta bagoaz. Gogo handiak ditugu. Zeintzuk dira zuen talde erreferentzialak? Bakoitzak bere gustuak ditu, baina hauexek izan daitezke: Sin dios, Los muertos de Cristo, Escuela de odio, Eskorbuto, Lehen-dakaris muertos. Definitu zeuen burua. Betikoa esango dugu. Gure instrumentuak oso txarrak dira, onek asko balio dute eta, ez gara birtuosoak, ez dakigu ondo solfeoa... baina jotzeko gogorik? Handia. Baten batek nahi badu gurekin kontaktatu, piedra_en_mano@hotmail.com da gure e-mai-la.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).