Hasiberrientzako foroak euskaraz

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 7a, 08:52
Urte berriak parada zabalagoa ekaintzen die Internetetik nabigatzen diren erabiltzaile euskaldunei, teknologia berrietan oso jantzita ez daudenei, batik bat. Izan ere, www.foroak.com web gunea sortu dute, euskara zabaltzeko helburuarekin. Orri horretan nork bere foroa euskaraz sortzeko aukera du, doan eta inolako ezagupenik gabe. www.foroak.com web gunea martxan dagoen www.blogak.com bezalakoa da eta era berean funtzionatzen du. Hala ere, blogak sortu beharrean, foroak jartzen dira martxan, noski. Orrialde horren kideek etekin ekonomikorik ateratzen ez dutela onartu dute. Publizitate apurtxo bat ager daiteke noizean behin, baina irabazten dena zerbitzaria mantentzeko erabiliko omen da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).