Zankarroiz betetako piperrak

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 7a, 08:55

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak: Betegarria egiteko: - Lata bat pikillo piperrak - Kinpulea bat - 4 berakatz ale - Piper berde bat - Azenario bi eta zankarroia (salda egiteko erabili doguzanak aprobetxa daikeguz, adibidez) - Koilarakada bi urin - Edalontzi erdi esne - Gatza Saltsa egiteko: - Kinpulea bi - 4 berakatz ale - Piper berde bat - Pikillo piper bi - 250 ml esnegain - Esne apur bat Prestatzeko era: Kipula, berakatzak eta piperra txikitu ostean olio apur baten frijituko doguz su eztian. Azenarioak eta okela be txikituko doguz eta frijitutako barazkiei gehituko deutseguz. Koilarakada bi urin, edalontzi erdi esne eta gatz apur bat bota eta bost minutuan egosten izango dogu. Hoztu eta gero piperrak beteko doguz. Saltsa egiteko, kinpuleak, berakatzak eta piper berdea olio zurrusta baten erregosiko doguz. Pikillo piperrak, esnegaina eta gatz apur bat botako doguz. Irabiagailuz ondo nahastuko dogu dana, eta saltsa lodiegi ateratzen bajaku, esne apur bat gehituko deutsagu. Saltsa piper beteen ganean botako dogu eta minutu pare baten kazola baten berotuko doguz.