Arroeta Mendi Taldeko lagunek GR-280 Uribe Kosta ibilbidearen Zamudio-Zamudio martxa egin eben aspaldian, eta dala gitxi Zamudio eta Unberen arteko zatiagaz ausartu dira. Azken martxa horren barri emon deuskue; eguraldia lagun izan ezkero, guk be egiteko.
Zamudiotik urten eta futbol-zelaietatik Teknologi Parkera sartuko gara. Bidegorria hartuko dogu, eta hori amaitzen danean, pistatik jarraituko dogu. Lehenengo gurutzean bidezidor bat topatuko dogu ezkerraldean. Bidezidorra hartu, eta muino bat igo eta jaitsi ostean, hurrengo gurutzera ailegatuko gara. Eskumara joko dogu, eta aldapa luze eta zuzen bati ekingo deutsagu, harik eta mendikateraino ailegatu arte (45 minutu).
Mendikatean GRko marka zuri eta gorriak ikusiko doguz lehenengo aldiz. Ezkerrera joko dogu, Berreaga mendirantz (366 m) egiteko (1 h). Mendiaren iparraldetik Arrituganera helduko gara. Bertan asfaltoagaz egingo dogu topo. Asfaltoa bidelagun izango dogu Artebakarrara arte (1h 40 min).
Mungiarako errepidea gurutzatu eta Erdikoetxe eta Arkotxatik igoko gara, Goikoganara joateko (Mantuliz). Mendikatetik jarraituz, Lauromenditik pasatuko gara, harik eta Lauroetako errepide eta San Migel baselizara ailegatu arte (2h 30min).
Indarrak barritu ostean, Juanarragamendi eta Unbegainarantz (299 m) egingo dogu (3 h 15 min). Karabezutik jaitsiko gara, Unberako errepidea hartzeko. GRko markak alde batera utziko doguz –hurrengo baten Sopelanarantz abiatuko gara-, eta Akarlandatik (3 h 15 min) jaitsiko gara Erandioko Landaraino (4h 30 min). Zamudiora itzultzeko, autobusa hartuko dogu.
Iraupen hurbildua: 4 ordu, Unbera; 5 ordu, Erandioko Landara
Zailtasuna: erreza
Txorierri ezagutu