Euskara gero eta gehiago zabaltzen ari da Interneten. Adibidez, PanImages irudi-bilatzaile eleaniztuna euskaraz kontsulta daiteke honezkero. Orain arte gure hizkuntzan egin zitezkeen bilaketak, baina webgunea bera ezin zen euskaraz bisitatu. Orain, ordea, nahikoa da klik bat egitea, euskaraz agertuko zaigu dena, Borja Ariztimuño itzultzailearen lanari esker.
Bilatzaile horrek aukera ematen du Googlek eta Flickrek eskaintzen dituzten argazkien artean murgiltzeko. Beraz, aurreko bietan bilatzen duenez, PanImages erabiliz gero, irudi gehiago izango ditugu eskura.