Menditik argazkira

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 22a, 09:18
Mendiak eskaintzen dizkigu eta guk inongo erreparo barik hartzen ditugu. Lapikoan prestatzea, zartaginean prestatzea, euren zaporeaz gozatzea… da saria menditik zehar perretxikotan ibili ondoren. Baina euren berezko edertasuna natura-inguruan ere mirets dezakegu. Urrusti Lezamako mikologia elkarteak I. Argazki Lehiaketa antolatu du abenduan. Lehiaketa horrek gaztetxoek zein helduek mendiak eskaintzen dizkigun aukerez gozatzea izan du helburu. Txapelketan adin ezberdinetako hamasei lagunek parte hartu zuten, eta berrogeita zortzi lan aurkeztu ziren orotara. Urrustikoek oso pozik azaldu dira txapelketak izandako erantzunarekin, eta aurten hobeto prestatu eta Txorierri osora zabalduko dutela ziurtatu digute. Jon Viguerak irabazi zuen Mikologiaren gaineko Argazki Lehiaketa eta saritzat argazki-makina digitala eman zioten. Bigarren saria Nieves Canutok eskuratu zuen eta emakumeak 2 Gbko Mp3 erreproduzigailua jaso zuen. “Dennek” eta Patxi Ariasek hirugarren eta laugarren postua lortu zuten, hurrenez hurren. Horiei perretxikotarako otzara bana eta labana bana eman zizkieten. Lauron lana bertara ekarri dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).