Apple konpainiak MacBook Air-a aurkeztu berri du. Gaur egun gutxien okupatzen duen eskuko ordenadorea da, eta lodiera aldetik hurrengo neurriok ditu: 0, 4 cm, alderik meheenean; eta 1,9 cm, lodienean. Era berean, 13,3 hazbeteko LEB pantaila du eta 1,3 kilo pisatzen du.
MacBook Air-ek Intel Core 2 Duo prozesagailuak erabiltzen ditu, eta Apple-k prozesagailuok %60an konprimitu behar izan ditu, eskuko ordenagailu horretara egokitzeko. Prozesagailuek 1,6 GHzeko abiadura dute eta 1,8 GHzra handi daitezke.
Ordenadoreak aluminiozko gainazala du eta horrek asko errazten du birziklatu ahal izatea, ez duelako ez merkuriorik, ez berunik. Beste alde batetik, bateriak bost orduko autonomia ematen dio. MacBook Air-a 1.799 dolarretan salduko dute Estatu Batuetan.