Martxoaren 8an, zapatuz, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Data hori egokia dugu emakumearen egoera eta generoen artean oraindik dauden ezberdintasunei buruzko hausnarketa sakona egiteko. Baita emakumetasuna ospatzeko ere. Martxoan Txorierriko emakumeak protagonistak izan dira hainbat ekitaldietan, izan ere, hilaren 4tik 14ra bitartean hitzaldiak, antzerki emanaldiak, omenaldiak, bazkariak mahainguruak eta erakusketak antolatu dituzte, besteak beste. Ekitaldiotan erakundeek, emakumeen elkarteek eta herritarrek hartu dute parte aktiboki.
Literatura eta dibulgaziozko bilera, Loiun
“Euskal emakumea eta beharra†hitzaldia, Zamudion
Oihulari Klown antzerki taldearen emanaldia, Zamudion
Karmen Mendigureni omenaldia, Zamudion
Udaletxean lila koloreko lazoa jartzea, Zamudion
Los graffitis de mamá liburuan oinarritutako antzezlana, Lezaman
Greban gaude antzezlana, Larrabetzun
“Gizonak eta emakumeak, berdintasunaren alde†hitzaldia, Derion