Animatu Multimedia enpresak Hitz-mitz jokoa atera berri du. Hori sakelako telefonoetarako jokoa da, eta dibertimendua eta euskara ikastea uztartzen ditu.
Hitz-mitz puzzle-formatuko jokoa da, eta helburu bi ditu: alde batetik, norberaren euskara maila neurtzeko baliagarria da, eta beste alde batetik, estrategia bat aurkezten dio erabiltzaileari, horrek azter dezan. Jokoa puzzleak egitea gustatzen zaien pertsonei dago zuzenduta, baita euskara praktikatu nahi dutenei ere. Horrela, jokalariari 50 maila proposatzen zaizkio, zeinetan bere ezagupenak aztertzen baitira.
Jokoa eskuratu nahi duenak mezu bat bidali behar du 7675 telefono zenbakira. Mezuan HITZ idatzi behar du. Jokoa doan jasoko du. Euskara ikastea ez da inoiz hain dibertigarria izan.