Zazpi@2007 golardoek iazko euskarazko webgunerik onenak saritu dituzte. Elebila.eu bilatzailea boto gehien jaso duen egitasmoa izan da , 106 boto hain zuzen ere. Internautek hurrengo webgune hauek ere bozkatu dituzte: Euskalbar.eu, 71 boto; Euskaltube.com, 65 boto; Eibar.org, 61 boto; AHTGelditu.org, 55 boto; Gaur8.info eta Irratia.com, 45 boto; eta Euskalnatura.net, 44 boto.