Atrebentzia barkatzen badidazue, zuen denbora librerako proposamen batzuk egitea pentsatu dut oraingo honetan. Guztiek zerikusia dute ardoaren munduarekin, baina ez ditut alde teknikotik planteatu, alde atsegin eta dibertigarriago batetik baizik. Ardo batez gozatzeko gonbitea luzatzen dizuet, baita liburu, disko eta pelikula batez ere.
Liburua: La guerra del vino, Don & Petit Kladstrup (Obelisco Edizioak, 2006). Erreza eta atsegina da irakurtzen. Liburuak naziek Frantzia okupatu zuten garaira eraman eta bertako gizonek eta emakumeek espoliazioari aurre egiteko, eta euren “altxorra†–ardoa- babesteko, bizi izan zituzten abenturak azaltzen dizkigu.
Pelikula: Entre copas, Alexander Payme (2004). Kaliforniako mahastietatik bidaiatu ahal izango gara, eta protagonistekin batera euren bidaia emozionala eta ardo mitiko batzuk konpartitu ere bai.
Diskoa: Baby Breeze, Chet Baker (Verve, 1964). Doinu leun eta goxoz baliatuta, Chet-ek, trebe eta sentiberatsu, bere nahasketa pertsonal hori oparitu egiten digu, eta, horrela, gogora ekartzen dizkigu axolagabe uzten ez gaituzten ardo horiek, maitemindu garenak edo betiko baztertzea erabaki ditugunak.
Ardoa: Bidaia egiteko asmorik baduzue, gastronomia “edozein tokitako musikarik herrikoiena dela gogoratu; eta hemen geldituko bazarete, gure txakolin atera berriak, fresko eta biziak, dastatzeko aukera ederra duzuela. Baita ardo beltzak daztatzeko ere. Horiek beratze karbonikoa dute eta euren freskotasun eta indar aromatiko guztia ematen digute. On egin.