Aurtengo Pazko jaiek gustu ona utziko digute ahoan: ekitaldi gastronomikoak, musika, kalejirak, txapelketak, auto lasterketak... Zamudioko jaiak urteko lehenengo jaiak izaten dira Txorierrin, datozen hilabeteetan izango dugunaren aurrerapena.
Jai egitaraua
Apirilaren 29a, 30a eta maiatzaren 1a, martitzen, eguazten eta eguena
20:30: Kintopekoen idi probak, Lagun Probazaleak taldeak antolatuak. Sarrera doan, 2.000 kiloko harria
Maiatzaren 9a, barikua. Sabino Arana plazan
19:30: Txupinazoa eta gozokiak
19:45: Kalejira, trikitilari, txistulari eta buruhandiekin
21:00: Perretxiko jana
23:00: Kontzertuak: Deadly, Piedra en Mano, Auskalo Non eta Luhartz
Maiatzaren 10a, zapatua. Sukalki Eguna
Auto klasikoen kontzentrazioa goizean, herri osoan zehar
09:00: Sukalki Txapelketaren hasiera, Bidekoetxe parkean
11:00: Umeentzako jokoak
11:30: Kalejira
14:00: Sukalki Txapelketaren sari banaketa
17:00: Moto txikien lasterketa
17:30: Erdizka lauetan taldea
20:30: Koralak, San Martin elizan
San Antonio (Iralabarri)
Lirain Txiki (Gorliz)
Zamudioko Kamara Korala
23:00: Kontzertuak: Enaz, Mojinos Escozios eta DJ
Maiatzaren 11, domeka
11:00: Meza nagusia
Pilota partidak, pilotalekuan
11:45: Kalejira
17:30: Dantzak, Hirubat taldearen eskutik
19:30: Musika emanaldia: Xabi Aburruzaga
Maiatzaren 12a, astelehena
12:00: Meza nagusia
12:30: Kopaua, elizpean
16:30: Mus eta Briska Txapelketa, Adintsuen Etxean
Maiatzaren 18a, domeka
10:00: Zamudioko V. Slaloma
Sukalki Eguna, Lapiko Eguna
Txapelketa goizeko 9etan hasiko da ofizialki; hala ere, parte-hartzaileek 08:00etatik hartu ahalko dute lekua Torrelarragoiti industrialdeko zelaian.
Gisatua butanoa erabilita egin beharko da eta hura parte-hartzaileek eramango dute. Barrutietako hesiak, berriz, antolatzaileek jarriko dituzte.
Izena ematea txapelketa egunean bertan egingo da goizeko 9etatik 10ak bitartean, eta epaimahaikoak 13:30ak inguruan hasiko dira jatekoak probatzen. Sariak 14:00etan emango dituzte: 150 euro, lehenengo sailkatuarentzat; 100 euro, bigarren sailkatuarentzat; eta 50 euro, hirugarren sailkatuarentzat.
Mojinos-ek umore-ukitua jarriko dute
Jaien antolatzaileek ez dute zalantzarik: Mojinos EscozÃos-en kontzertua ekitaldirik erakargarriena izango da, ziur asko. Rock taldeak Pa pito el mÃo azken lana aurkeztuko du Zamudion, eta errepasoa ere egingo die 12 urteko ibilbidean konposatutako abesti arrakastatsuenei. Mojinos EscozÃos taldeko kideek gaur egun pil-pilean dauden gaiak jorratzen dituzte euren abestietan eta horretarako, lotsagabekeria eta umorea erabiltzen dituzte.
Beste alde batetik, Xabi Aburruzaga trikitilariaren musika emanaldia izango da domekan. Bizkaiko Trikitixa diskoa plazaratu zuen abenduan, eta hura zamudioztarraren bakarkako lehenengo lana da. Musikan hasiberriek ere lekua izango dute aurtengo Pazko jaietan. Eszenatokira Txorierriko talde gazte hauek igoko dira barikuan: Deadly, Piedra en Mano eta Auskalo Non.
Kintopekoen idi probak
Probalekuan probetan inoiz parte hartu ez duten idiak ikusteko aukera edukiko dugu. Idi-probak Lagun Probazaleak taldeak antolatu ditu, eta parte-hartzaileak hauek izango dira: Zarraga (Erandio), Guillermo Marbueyes (Kantabria), Zumeltzu (Zamudio), eta Clemente López (Kantabria), martitzenean; Juan LuÃs Bilbao (Leioa), Federico Hormaetxe (Fruiz), Villanueva (Kantabria); eta FermÃn Santamaria (Kantabria), eguaztenean; eta Bikarregi (Erandio), Cotarelo (Kantabria), eta Avelina Vior (Kantabria), eguenean.
Auto klasikoen kontzentrazioa eta slaloma
Motorzaleek badute pozik egoteko arrazoirik, izan ere, Racing elkarteak auto klasikoen kontzentrazioa antolatu du zapaturako. Ekitaldian 30 auto inguruk hartuko dute parte, eta bueltatxoa ere emango dute herritik, ikusleek eurekin goza dezaten. Bazkaldu ostean, Loizaga dorreraino (Galdames) joango dira, han ikusgai jarritako autoak ikustera.
Zapatu arrastian moto txikien lasterketa egingo dute. Proba hori amateurrentzat da. Aparkaleku berrian zirkuitu bat atonduko dute eta parte-hartzaileek hiru manga osatu beharko dituzte. Mangen artean quad-ak egongo dira gaztetxoentzat.
Azkenik, eta jai egitarautik kanpo, slaloma egingo dute hilerri ondoko zelaian. Aurten proba horren bosgarren edizioa egingo da eta, aurreko urteetako datuak kontuan harturik, 40 bat parte-hartzaile biltzea espero dute antolatzaileek. Proba puntuagarria izango da Euskadiko Zirkuiturako.