Euskara lau haizeetara

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 27a, 10:47
Maiatzaren 23tik 26ra bitartean Euskal Astea izan da Zamudion, Lagatzu bertako euskara elkarteak antolatuta. Euskal Asteak bederatzi urte bete ditu aurten, eta, antolatzaileen esanetan, lagun gehien bildu duen edizioa izan da. Kalitate handiko ekitaldiak eskaini dizkiete zamudioztarrei, eta horrek jendea erakartzen lagundu die. Astea barre egiten hasi zuten barikuan. Larrikun antzerki taldeak Greban gaude lana antzeztu zuen Zamudiotorren eta horren ostean, kanta-afaria egin zuten Galbarriatuko txokoan. Afarian 80 bat lagunek hartu zuten parte, eta momentu hunkigarriak asko izan zirela esan digute Lagatzukoek. Zapatuan euskal dantzak dantzatzen ikasi zuten Aiko taldearen eskutik, eta arratsaldean Gu eta gutarrak ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Domeka goiza mendian eman zuten Zamudioko txokoak ezagutzen, eta berriak indartzeko herriko txakolinen dastatzea egin zuten plazan. Arratsaldean umeek –eta gurasoek, zergatik ez- ilusio handiz itxaroten zuten momentua ailegatu zen: Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa. Giro itzela egon zen kiroldegian; alaitasunaz eta magiaz beteta. Igor Urrutikoetxeak eta Alex Azpirik amaiera eman zioten Euskal Asteari. Horiek Kurdistanen bizi izandako esperientziak kontatu zizkioten Zamudiotorren bildutako publikoari. Euskara lau haizeetara zabaldu da Zamudion.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).