Hipokresia

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 23a, 09:00

Testua: Joseba Gotzon, kantautorea

Aparkalekua topatzea gero eta zailagoa da; ordaintzea aparkatzeko, arrunta da jadanik. Ordaintzen ditugun zergek aparkatzeko eskubidea ematen zigutela pentsatzen nuen nik; baina ez. Bilbon OTA jarri, eta herri askok gauza bera egin dute, inbidiatsu halakoak! Alkateek dirua usaintzen dutenean... ez dute denborarik galtzen. Hori bai, alkate guztiek euren aparkaleku pribatua dute... eta beste aparkaleku pribatu batzuk margotzeko, problemarik ez! Kargu publikoek badute aparkaleku pribatua edukitzeko eskubiderik? Ez dut ulertzen. Horiek ere langileak direla suposatzen da, ezta? Hori da, behintzat, “saltzen den motorra”, baina errealitatea fikzio hutsa da. Nik ez dut ezagutzen inongo langilerik bere soldata ezartzen duenik, aparkaleku propioa duenik... Uf! Zerrenda oso luzea izan liteke! Euskal Herri demokratiko honetan oso gauza bitxiak gertatzen dira. Bilbora edo beste herri batera lan egitera egunero joaten diren langileek OTA ospetsua ordaindu behar dute, eta autoak ere ondo aparkatu behar. Hala ere, partidak daudenean San Mamesen, zebra-bideetan, espaloietan, marra horietan... aparka daiteke. Futbola berezia da, noski; frontoiak bezala: gune publiko batean, puruak erre eta erre. Legea bost niri; baina hipokresia, ez.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).