Tamaina ez dadila aitzakia izan

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 23a, 09:11

Bakoren bazterra: Iñaki Suarez, sumillerra

Oso gai eztabaidatua da nolako eragina duen botilaren tamainak ardoa zahartzeko prozesuan. Erraz egiazta daiteke botila estandar bat askoz arinago zahartzen dela magnuma (1,5 l) baino; uste da edozein nahasmenduk neurria handiagoan eragiten diolako dela, nahiz eta baden uste duenik zahartze baldintza egokietan (kortxo, tenperatura, hezetasun egokiak...) abiadura berdinean bilakatuko liratekeela botila biak. Guk, “herrialde txiki eta handi” bat garenez, badaezpada, merkatuan dauden botila tamainak eta haien izenak “ezagutuko” ditugu: a- Botila erdia 0,375 L b- Ertaina 0,500 L c- Estandarra 0,750 L d- Magnuma 1,500 L e- Jeroboam 3,000 L f- Rehoboam 4,500 L g- Matusalem 6,000 L h- Salmanazar 9,000 L i- Baltasar 12,00 L j- Nabucodonosor 20,00 L Etxeko botilak botila erdia, ertaina, estandarra eta magnuma dira; beste tamainak, berriz, erakusketetan, protokolo ekitaldietan, itsasontzien itsasoratzeetan eta abarretan erabiltzen dira. On egin!