Abuztuaren azken domekan dortsalak, mendiko botak eta makilak nagusi izan ziran Lezaman, besteak beste. Izan be, Txorierritik eta hainbat herritatik etorritako 600 lagun inguru batu ziran herrian ‘2008 Lezamako mugetatik mendi martxa/lasterketan’ parte hartzeko. Iaz baino 250 bat lasterkari gehiago izan ziran.
Aurten probaren bigarren edizinoa bete da eta, zifrei erreparatuta, oso denbora laburrean mendiko egutegiko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa bihurtu dala esan daiteke. Guztiak pozik: korrikalariak, ibiltariak, umeak, gazteak, nagusiak, txakurrak... Baina, batez be, antolatzaileak. “Lasterketa finkatu egin da eta parte-hartze hain haundia izatea kalitatezko ekintza dan seinalea daâ€.
Antolatze beharretan 60 lagun ibili dira gzutira; gitxi, parte-hartzaileen kopurua kontuan hartzen bada. “Gatxa izan dogu momentu batzuetan guztiei arreta emotea. Hurrengo edizinoei begira zuzendu behar dogun arazoa daâ€.
Beste alde batetik, aurtengo edizinoaren antolakuntzan aurrekoan baino alkarte eta kirol talde gehiagok hartu dabe parte, “eta hori be poztekoa daâ€. Era berean, Udaletik laguntza izan dabe antolatzaileek.
Parte-hartzaileen argazkiak
Hogeita lau kilometroko ibilbidea. Oinez; korrika. Lainotuta argitu; eguzkia urten. Beroa, izerdia, nekea, gogoa, ilusioa, ahalegina... Parte-hartzaile guztiek amaitu eben martxa/lasterketea; bakotxak bere erritmora. Eta ahaleginen artean, argazkiak ateratzeko unea be topatu eben. Kepa ‘Basurde’, Pablo Martinez ‘Mortxe’ eta Enrique Hurtadok batzuk agindu deuskuez.