Porrusalda saiheskiagaz

Aikor aldizkaria 2008ko azaroaren 19a

Testua: Maite Lekerika

Osagaiak (lau lagunentzat): -6 porru -Kilo erdi saiheski -Kilo bat patata -Azenario bi -200 g kalabaza -Piper siku bi -Ura, gatza eta oliba-olio txorrostada bat Prestatzeko erea: Lapiko baten ura jarriko dogu surtan. Irakiten hasten danean saiheskia, kalabaza eta azenarioak botako doguz. Bost minutu pasa ondoren, piperrak, porruak eta patatak (garbituta eta txikituta) gehituko doguz. Olioa eta gatza be botako doguz. Su eztian hogei minutuan izango dogu egosten.