Osagaiak (lau lagunentzat):
-6 porru
-250 g makailao, txikitua (gau osoan beratzen iminikoa)
-Kilo bat patata
-Azenario handi bi
-200 g kalabaza
-Piper siku bi
-4 berakatz atal
-Oliba-olio txorrostada bat
-Ura eta gatza
Prestatzeko erea:
Azenarioak eta kalabaza garbitu eta txikituko doguz. Lapiko baten ura iminiko dogu surtan. Irakiten hasten danean, barazkiak botako doguz. Hamar minutu pasau ostean, porruak, makailaoa eta piperrak gehituko doguz; eta beste hamar minutu pasau ostean, patatak.
Patatak erdi eginda dagozanean, berakatzak oliotan frijidu eta lapikora botako doguz. Gatza bota eta su motelean izango dogu bost minutuan.