“Lagundu baino, ardoak nabarmendu egiten du. Ardo onak gainditzen du platera, jatekoa ospakizun bihurtzen du. Ardoa afariaren jai-giroa da, nire ustez, gosariaren magia; eta animatu egiten du jendea. Gidaritzat dut neure burua, hitzak duen zentzu bikotzean, eta beti saiatzen naiz hori kontuan hartzen ardoren bat gomendatzeko orduanâ€.
Hala hitz egin du Luis GarcÃa aktore frantsesak ardo eta sommelier lanbideari buruz. GarcÃak sommelier baten papera egiten du Zu lehenago Frantziako komedian. Filma Pierre Salvadorik zuzendu du eta Luis GarcÃarekin batera Daniel Auteuil aktore
zoragarriak –nire uste apalean- egiten du lan. Auteuilek luxuzko jatetxe frantses bateko maitrearen papera egiten du eta jatetxe horixe da, hain zuzen ere, onberatasun eta solidaritatez betetako komedia erromantikoaren eszenatokietako bat.
Urteari hasiera emateko, eta Gabonen biharamuna oraindik dugula, film hori ikusteko gonbidapena egiten dizuet, eta lasaitasun apur bat eta irribarrea konpartitu. Filmak jatetxearen eguneroko mugimendua aurkezten digu, baita istorio erromantiko bat ere. Gosea egingo dugu, beharbada, Maite Lekerika kidearen menu zoragarriak prestatu eta dastatzeko. Eta horiek zuen sommelier aikor!lagunaren amets enopatikoekin uztartuko ditugu, agian.
2009. urtea fresko, fruta-gustuarekin, indarrarekin eta bizitzaz beteta has dadila, ardo gazteak bezala; eta heldu amai dadila, konplexu, biribil eta orekatu, ardo onen moduan. On egin.