Holakorik ikusteko ere!
Antza, publizitate hori dutela dabiltza Britainia Handian betiko autobus gorriak. Jainkoari beldurra galdu diote nonbait. Fededun zintzoei aurre egiteko kanpaina bat abiatu zen interneten bidez. Dirua batu dute, eta horrekin ordaindu dituzte autobusotan lotsagabe darabiltzaten kartelak.
Txarrena da beste leku batzuetan ere gauza bera egitea bururatu zaiela, eta Bartzelonan autobus ateu deitutakoa asmatu dutela. Lelo bera erabiltzen ari dira, baina katalanek katalanez, noski.
Gaur egun daukagun kezkarik handienetarikoa da epidemia hau nola gelditu. Duela urte gutxi batzuk di-da batean egingo zitzaion aurre gaixotasun honi: kanpainaren arduradunak, kartzelara; gainera, eskumikatuta; laguntzaileei, kolaborazio delitua leporatu eta -badakizue- sei urtetik gorako espetxealdia. Halakoen aurrean har daitezkeen neurriak, berriz, horrenbeste epeldu direnez gaur egun... ez dakigu, bada, zer egin daitekeen.
Dena dela, oraindik ez dut esperantza galdu. Aitorren hizkuntzan idatzita holakorik ikustea zail gertatuko da. Atzerrian holako beste batzuk sarri gertatu badira ere, euskaldunon arima garbi mantendu izan da. “There´s probably no god. Now stop worrying and enjoy your life†idatzi dute britaniarrek. Ikusiko ote dugu “Segur aski ez dago jainkorik. Utziozu kezkatzeari, eta gozatu bizitza� Hala bedi. Hamen.