Aperitiboak, digestio-laguntzaileak eta ordu-artekoak

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 24a, 09:46

Testua: Iñaki Suarez, sumillerra

Edari guztiak puruak edo konbinatu baten emaitza badira ere, ez dira egokiak edozein momentutan hartzeko. Edari mota ezberdinek dituzten berezko propietateak eta horiek organismoan duten eragina kontuan hartuta, gomendagarria da hiru multzotan banatzea: aperitiboak, digestio-laguntzaileak edo otordu artekoak. Hala ere, batzuk talde bat baino gehiagotan sar daitezke. Bazkaldu baino lehenago hartzeko egokiak diren edariak aperitiboak dira. Aperitiboen artean Dry Martín bezalako koktelak daude, maniatan-a (hurrengo batean oinarrizko koktelei buruzko artikulu berezia idatziko dugu, nahi izanez gero), bitterrak, ardo nobleak, lehorrak edo mahairakoak, cavak, xanpainak, aperitiborako ardoak, bermutak eta whisky, ginebra, vodka edo tekila bezalako pattarrak. Digestio-laguntzaileak urdailerako propietateak dituzten edariak dira. Talde horren barruan likoreak daude, frutazko pattarrak, uxualak, grapak, fizz-ak, frutazko zukuak, amaretto-ak eta ardo apardunak. Azkenik, otordu artean hartzeko edariak betetasun-sentsazioa ematen digutenak dira. Besteak beste, produktu hauetaz daudelako eginda: arrautzak, esnea edo azukrea. Multzo honen barruan frutazko zukuak daude, saldak, clip-ak bezalako koktelak, esne-krema, batidoak, Oporto edo Madeirako ardoak eta ardo apardun erdilehorrak edo kremanoak. Hau bakoitzak, irizpide propioa eta zentzuko neurria dituela, momentu bakoitzean nahi duena hartzen duen printzipioa alboratzen duen sailkapen-proposamena da, logikoki. On egin.