Europako ikertzaile talde batek segundoko 12,5 gigako abiadura har dezakeen haririk gabeko teknologia bat garatu du: mm-wave. Mikrouhin bidezko zuntz optikoaren antzekoa da, eta 30 Ghz-etik 300 Ghz-era bitarteko espektroa erabiltzen du, 10 milimetroko uhin-luzaera duela. Teknologia honek erabilera komertzial eta militarrak ditu, eta astronomian ere erabil daiteke. Proiektua Iphobac egitasmoaren baitan egin da. Egitasmoak hiru urte iraungo ditu eta bertan Europa Batasuneko erakunde akademikoek, enpresek eta zentro teknologikoek hartzen dute parte.