Bizkaiko Dantzari Eguna kostaldean ospatu da aurten; Bermeon hain zuzen be. Dantzari Eguna da, batik bat, gure lurraldeko dantzarien urteko jaialdia; Bizkaiko Dantzarien Bitzarraren barruan dagozan dantza taldeen topagunea. Ekitaldian 4.000 dantzari inguruk hartu dabe parte, eta ikuskizunak 10.000 ikusle baino gehiago izan ditu. Txorierriko eta Erandiogoikoko dantza taldeek be izan dira bertan; eta guk argazkilariak agindu doguz hareekaz batera, dantzea bera eta horrek eskaintzen deuskuzan momentuak kamarean harrapa dagiezan.