Batzuk bagara opor egunak amaitu eta lanean hasi garenok. Oraintsurarte, atsedenaldia produkzioari lotuta zegoen ideia izan da. Gaur egun, ostera, beste zerbait gehiago ere bada, bizitzeko erak eta beharrizanak aldatu egin direlako. Lan egiten dugu, besteak beste, oporraldirako egiten ditugun planak ordaintzeko. Opor egunen erabilera modu askotakoa izaten da eta denak egokiak izan daitezke: gozatzea, deskantsatzea, bazter desberdinak ikustea, lagun berriak egitea, kulturen arteko kontrastea egitea, irakurtzea, dibertitzea, osasuna irabaztea, etab.
Baina bestelakoak ere gerta daitezke, oporrak planifikatzen ditugulako jendearen artean “ondo ikusita†dagoenaren arabera. Honek presionatuta sentiarazi egiten gaitu. Derrigorrak diru kreditua diru kredituaren gainean eskatzea ere ekar dezake.
Edozelan ere, beste aldaketarik ez dagoen bitartean, opor osteko “depresio†barik lan egin beharko dugu eta oporrak bakoitzak goza ditzala bere estiloan.
Beste baterako utziko ditugu oporrak ez dituztenak hartzean lanik egiteko aukerarik ez dutelako, lanean ibili arren oporretarako aukerarik ez dutenak eta, bestelakoak.