Abuztuaren 30ean laugarren aldiz egin zen “Lezamako Mugetatik†mendi martxa eta lasterketa. Ekimena herriko zazpi elkartek antolatu dute aurten: Goitioltza jai-batzordea, Basobaltz jai-batzordea, Lezama Bizirik, Ekidazu, Oxangoiti, Zorrizketan eta Gurasoen Elkartea.
Eguraldia lagun, ibiltariak zein korrikalariak pozik azaldu ziren egindako ibilbidearekin eta antolakuntzarekin; eta antolatze lanetan buru-belarri eta musu truk ibili ziren 70 pertsonak, askoz pozago.
Zerrendan 197 korrikalarik eta 310 ibiltarik eman zuten izena, eta horiei martxa txikian gurasoekin batera parte hartu zuten 40 umeak gehitu behar zaizkie.
“Lezamako Mugetatik†ekimenak herri bideak berreskuratzea du helburu, eta bide batez Lezamako mugak eta alboko herrietakoak –Larrabetzu, Fika, Zamudio, Bilbo eta Galdakao- ezagutzea. Horrezaz gainera, Lezaman zoritxarrez gainbehera doan nekazaritza eta abeltzaintza sektorea ere ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek aurtengo ekitaldian.
Lerro hauetatik esker ona eman nahi diet babesle guztiei, eta Lezamako elkarte guztiak hurrengo edizioan parte hartzera animatu mahi ditut. Izan ere, bosgarren edizioa izango da eta guztion artean ekimen bikaina egin genezake. Eta ea Udala ere animatzen den aurten “krisia†dela-eta eman ez duen diru-laguntza ematera.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).