Espagetiak ganbakaz

Aikor aldizkaria 2009ko ira. 21a, 14:21

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak (4 lagunentzat): -300 g espageti -150 g ganba (zurituak) -4 berakatz atal -Oliba-olio txorrostada bat -Perrexila -Ura -Gatza Prestatzeko erea: Ur ugaritan gatza eta olio apur bat bota eta espagetiak han egosiko doguz 10-12 minutu inguruan. Uretan bertan itxiko doguz hotzituten, eta geroko gordeko doguz. Berakatzak txikituko doguz. Oliotan prijidu eta gorrituta dagozanean, ganbak gehituko doguz. Dena eragin eta eginda dagozanean, espagetiak botako doguz (ura kendu). Gatza eta perrexila, azken hau be ondo txikituta, botako doguz. Eragin apur bat eta zerbitzatuko dogu.