Sanmartinak dabez prest

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 26a, 12:13

Argazkiak: Zamudioko Udala

Jai usaina dago Zamudion; herria apaindu bakarrik falta da. Eguraldi Ona jai batzordeak beharrak egin dauz, eta azaroaren 11tik 15era bitartean publiko guztientzako ekitaldiak osatutako jai-egitaraua eskainiko deutsee zamudioztarrei. Lagatzuk 10 urte bete dauz, eta euskera alkarteak jaiei hasierea emoteko ardurea hartuko dau azaroaren 11n, eguaztenean. Aurtengo jaietako Kartel Txapelketearen irabazleari saria emon ostean, kalejiran urtengo dira zamudioztarrak buruhandiek lagunduta. Eguenean Mus eta Briska Txapelketak egingo dira Adintsuen Etxean, eta Lor eta Triki Take taldeek musikea iminiko deutsie barikuko gabari. Zapatuan egun zalapartatsua eukiko dabe zamudioztarrek. Ekintzak goiz-goizetik hasiko dira, eta eguerdiko 3etan herri-bazkaria egingo da indarrak barritzeko. Narcis Roca stuntmanak motorragaz oso iaioa dala erakutsiko dau Kotxozulo parkingnean, eta herriko koadrilek indarrak neurtzeko aukerea izango dabe hainbat probatan. The Uski´s, Obrint Pas eta Trikizio taldek txandea hartuko dabe gaueko 11etatik aurrera. Eskualdeko mortzilarik onenak Zamudion egiten dabezala dinoe, eta hori egia ete dan egiaztatuko dogu domekan. Izan be, goizeko 9etan Mortzila Txapelketea egingo dabe bostgarren aldiz. Eta jaiei amaierea emoteko, etorkinei zuzendutako ekitaldi berezia egingo da arratsaldean, horreek be lekua izan dagien herriko jaietan. Idi-probak eta azokea Beste alde batetik, Lagun Probazaleak alkarteak idi-probak antolatu dabez azaroaren 6, 7 eta 9rako. Probak iluntzeko 8:30ean izango dira. Era berean, Euskadiko Limusin Abelgorrien XVII. Txapelketea egingo da azaroaren 7an, zapatuan. Txapelketea Zamudioko XXV. Azokearen barruan egingo dabe. Goizeko 11etan Behi Lehiaketea izango da eta eguerdiko ordu 1ean euskal txarri-okelaren dastatzea eskainiko da. Arratsaldeko 5etatik aurrera ogia egiteko tailerrak egongo dira umeentzat, eta arratsaldean zehar Zezen Lehiaketea egingo da. Aurreko edizioetan legez, domekea azokako egun nagusia izango da. Azoka-gunean 85 saltoki iminiko dira eta, besteak beste, fruta, barazkiak, txakolina eta pastelak salduko dabez han. Txarribodaren erakusketa eta slow food gunea be egongo dira, batzuk aitatzearren.Goizean zehar Limusin Abelgorrien Txapelketeagaz jarraituko dabe eta ganadu erakusketea egingo da. Eguerdian txakolinaren eta gaztaiaren dastatzea izango da. Jai-egitaraua Azaroaren 11n, eguaztenean. San Martin eguna 11:00: Meza nagusia 19:00: Txupina eta pregoia, Lagatzu euskera alkartearen eskutik Kartel Txapelketearen irabazleari saria emotea Gozokiak, eta kalejira buruhandiakaz Azaroaren 12an, eguenean. San Martintxu eguna 11:00: Meza nagusia Kopaua, frontoian 16:00: Mus eta Briska Txapelketak, Adintsuen Etxean Azaroaren 13an, barikuan 17:00: Gazteentzako tailerrak 19:30: Batukada kalejira 23:00: Kontzertuak: Lor + Triki Take + Dj Azaroaren 14an, zapatuan 11:00: Umeentzako jokoak eta puzgarriak 11:30: Kalejira 13:00: Fanfarrea, tabernarik taberna 15:00: Herri bazkaria, fanfarreak girotua 16:00: Narcis Rocaren motor erakustaldia, Kotxozulo parkingean 17:00: Koadrilen arteko erronka 20:30: Kontzertua elizan: ZK2 + Co 23:00: Kontzertuak: The Uski´s + Obrint Pas + Trikizio Azaroaren 15ean, domekan 09:00: Mortzila V. Txapelketea 11:30: Kalejira 12:00: Meza Nagusia 12:30: Dantzak, Sabino Arana plazan 18:00: Etorkinentzako jarduerea