Alaitz Ziordia zamudioztarrak hilabete eman du Indian, bertakoengandik hurbil biziten. Hala ere, ez da behar erreza izan indiarren egunerokotasunean murgiltzea. Alde batetik, hizkuntza dela-eta; eta bestetik, turistak diru-iturritzat dituztelako.
India kasten arabera antolatzen da eta kasta bakoitzak bere rola du. Emakumeak lan ezkutua egiten du, prestigio gutxikoa: etxean, obretan, soloan... Baina eder eta lirain azaltzen da edozein egoeratan. Euren sari koloredunek deigarriak dira hango paisaian. “Bidaiariarentzat, milioika estimulu duen herrialdea da. Milaka kolore dantzan, etengabeko zarata, jendetza, araurik gabeko trafiko kaotikoa, zikinkeria, sineskerak...â€. Argazkiak ikusgai daude Susterrak Zamudioko tabernan.