Bidegabekeria gelditzea zure esku ere badago

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 20a, 13:51

Testua: Igor Urrutikoetxea (LABeko Nazioarteko harremanetarako idazkaria)

Hasan Bargouthi sindikalista palestinarraren bisitari esker, Palestinako egoera ekonomiko eta sozialaren gogortasuna ezagutu dugu. Populazio palestinarraren %30etik gora langabezian dago (%55, Gazan), eta %65 txirotasun muga azpitik bizi da (%85, Gazan). Bataz besteko soldata 300 dolarrekoa da, bizitzaren kostua Israelgoaren parekoa izan arren. Han gutxieneko soldata 1.200 dolar da. Eskolara edo ospitalera joatea benetako odisea da, Israelek Zisjordanian jarri dituen 665 kontrol postu iraunkorrak zeharkatzea, umiliagarria ez ezik, oso zaila delako jende askorentzat. Krudeltasunaren adibide argienetariko bat kontrol postu horietan bertan erditu behar diren emakume palestinarrena da, edo han hiltzen diren gaixoena, anbulantziei ez dietelako utzi kontrola pasatzen. Beste alde batetik, urtearen hasieran 1.400 zibil palestinar sakailatu zituzten Gazan, 13.000 preso politiko... Bargouthiren ustez, guztiok badugu zer egin egoera bidegabe honen aurka: Israeli boikota! Askok uste dugu Israelgo sionismoari boikot integralarekin erantzun behar zaiola. Boikotak min handia egiten diolako sionismoari, uneoro gogoratzen duelako genozidioaren erruduna nor den, eta bidegabekeria hau bukatzea nahi dugunoi aukera ematen digulako gure ekarpena egiteko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).