Euskaraz bizi gara

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 15:00

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta horren inguruan ekitaldi sorta zabala eduki dugu Txorierrin azarotik abendura bitartean. Ekitaldiok Zamudion izan dira aurten, eta, besteak beste, umeentzako antzerkia, hitzaldiak, bertso-saioa eta musika ekitaldia egon dira bertan. Horrezaz gainera, euskaltegiek, taldeek eta erakundeek ere beste hainbat ekintza antolatu dituzte bailarako gainontzeko herrietan. Txorierritarron erantzuna apartekoa izan da beste behin ere.