Osagaiak (lau lagunentzat):
-400 g makailao papurtua
-Piper berde bat (txikitua)
-200 g tomate birrindu
-Kipula bat
-Sei berakatz-atal
-100 g bezperako ogi (txikitua)
-Bost arrautza
-Oliba-orioa, gatza eta ura
Egiteko erea:
Makailaoa 24 orduan izango dogu beratzen. Ura birritan aldatuko deutsagu eta erabilitako azkena gorde egingo dogu.
Kazuela baten orio-zurrusta bota eta kipula, berakatzak eta piperra bertan erregosiko doguz su eztian. Tomatea gehitu eta hamar minutu inguruan izango dogu surtan. Ogia botako dogu eta 2-3 minutuan egosten itxiko dogu, eragiten dogun bitartean. Makailaoa beratzen jarri dogun azken ura botako dogu; gitxi bada, apur bat gehiago botako dogu. Beste hamar minutuan izango dogu irakiten. Arrautza bat irabiau eta zopari botako deutsagu. Makailaoa eta beste lau arrautza (osorik) gehitu eta kazuelari tapa jarriko deutsagu. Bost minutuan izango dogu egozten.