Txarri hankak

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 25a, 14:03

testua: Maite Lekerika

Osagaiak (lau lagunentzat): - 4 txarri hanka (erreta badagoz, hobeto) - 3 kipula - 6 berakatz atal - 10 piper txorizero (aldez aurretik beratzen jarriko doguz, eta kendu egingo deutsegu mamina) - Zorrotada bat tomate prijidu - Pipermin gorri bi - Kopa bat koñak - Koilarakada bat gantz edo koipe - Orioa, gatza eta ura Presteteko erea: Txarri hankak erdibitu eta egosi egingo doguz. Egosteko erabilitako uraren apur bat gorde egingo dogu. Orioa, kipulea, berakatzak txikitu egingo doguz. Kazuela baten erregosiko doguz piperminagaz batera. Gorritzen hasten diranean, piper gorrien mamina eta koipea gehituko doguz. Eragin egingo deutsagu eta su motelean minutu baten izango dogu prijiduten. Koñaka bota eta sua emongo deutsagu. Alkohola erre arte eragingo deutsagu. Sua amataten danean, honeek botako doguz: tomatea, gorde dogun ura, ur bero apur bat eta gatza. Hamar minutu inguruan izango dogu egosten. Dana ondo irabiau, eta txarrihanken ganetik botako dogu (hankak lurrezko kazuela baten ipiniko doguz). Su motelean beste ordu lauren baten eukiko dogu egosten. (Bezperan eginda jaten badoguz, hobeto).